Mungiako Larramendi ikastola

Parke eta lorategiak

Proiektu hau ikastolako haur-eskola eta haur hezkuntzako zenbait hezitzaile eta gurasoekin elkarlanean sortutako kanpo espazioa da. Bertan topatzen genuen puntu interesgarriena bi adin tarte hauek banatzen zituen belardia izan zen. Hori horrela, pasabide sekretuz betetako tontorrez osatutako paisaia sortu da bertan. Honekin, bi eremu nagusi bereizten dira. Batetik, Zuhaitz eta belardiz osatutako gune esperimental eta lasaia. Eta bestetik, aurretik zeuzkaten jolas konpaktuekin osatutako jolas eremu dinamikoago bat. Ezkiaren inguruan bi eskailera dituen etxetxo bat egin dugu. Beheko aldean, hondar gune bat sortu dugu haurrek zuhaizpean goxo jolastu dezaten. Gune hau, muino txiki bezain altuz babestuta daude. Modu bateratzaile eta integratzaile batean sortutako espazioa da honakoa. Ondorioz, haurrek erliebe plano batekin aurkitu beharrean, erliebe oso dinamiko eta aberats batekin aurkituko dira. Honela, haur bakoitzak bere jolas librean dituen beharrak asetu ahalko ditu.

Itzuli