Karmeloko jolas eremu naturala

Jolas eremu naturalak

Ikastetxeko gurasoen artean patioa eraberritzeko egindako auzolanen ondoren garatu eta egikaritu zen proiektu hau. Auzolanean eraikitako hiru teilatuak uztartu eta bateratu asmoz, egurrezko pasabide eta enbor jokoak eraiki genituen, eta landaketak egin genituen eremuaren gogortasuna murrizteko. Irizpide hori jarraituz, eremu osoan zehar zabaldu genituen lorontziak, eta berdegunean oreka jokoak sortu genituen.

Itzuli