Izarraizko Atea parkea

Ura

Izarraizko Atea parkeak Izarraizko mendiarekin lotzen du Azpeitia. Herritarrentzako lasaitasun gunea da, belardi eta zuhaitzez aparte, ur elementua ere barneratzen baitu. Eremuaren erdialdean ur zorrotadekin hornitutako gune bat dugu, eta hortik behera, harri, landare eta hondarrez inguratutako urmaela.

Parkea egiterako orduan, bertan eskura genituen baliabideak erabili genituen. Urmaela Izarraiztik jaisten den errekatxoaren ura aprobetxatuz egin genuen, eta inguruan dauden lur tontorrak urmaela osatzeko ateratako lurrarekin sortu ziren.

Itzuli