Ibai ikastolako jolas eremua
Ibai Ikastola naturalizazio proiektu zabal baten parte da; izan ere, Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak sustatutako BERdea PIZTU programaren adarretako bat hezkuntza eremuetan naturaren presentzia areagotzea da, eta horren harira sortu da Ibaiko jolas eremu berria, baita Donostian gauzatu ditugun beste hainbat proiektu ere.
Fermin Blanco arkitekto eta hezitzailea buru duen Sistema Lupo taldeak diseinatu du proiektua, eta Kimubat Paisaiako lagunok egikaritu dugu gisa honetako lanetan dugun esperientzia zabala baliatuz.
Ibai ikastolak bi patio nagusi zituen, asfaltatutako bi plataforma horizontal, eta ez zegoen berdegunerik nahiz eta ikastetxea mendian egon.
Kirolerako pista gogorrak mantendu egin dira, baina zoru biguneko guneak sortu ditugu erdibidean bestelako jolasei bide emateko. Berdegune berrietan oreka, ezkutaketa eta bestelako jolasak gertatzen dira, naturarekiko harremanean, eguzki-itzaletan.
Kirolerako pista gogorrak mantendu egin dira, baina zoru biguneko guneak sortu ditugu erdibidean bestelako jolasei bide emateko.