Baratze parkeak

Baratze parkeak

Euskaldunok beti izan dugu baserriarekin eta baratzearekin lotura berezia. Baina, azken urteetan, hiritartze prozesua jasan dugu eta kulturaren alde horretatik aldendu egin gara. Gaur egun, hala ere, baratzera gerturatzen hasi gara berriro ere, eta horretarako bi arrazoi nagusi daude: naturarekin kontaktua berreskuratzeko beharra eta barazki ekologiko eta osasuntsuak jatearen garrantzia. 

Hori horrela, Gipuzkoako geroz eta herri gehiagotan Baratze Parkeak jarri ditugu martxan, Kutxa Ekogunearekin elkarlanean, eta jada 20 baratze parke baino gehiagotan ari gara lanean. 

Kontutan edukita espazio hauen helburuetako bat naturarekiko gertutasuna dela, material naturalak eta ahalik eta egokien integratzen diren elementuak erabiltzen ditugu, leku goxo eta naturalak sortuz. 

Kutxa Ekogunearekin elkarlanean, jada 20 baratze parke baino gehiagotan ari gara lanean. Material naturalak eta ahalik eta egokien integratzen diren elementuak erabiltzen ditugu, leku goxo eta naturalak sortuz.