Artikuluak

Kimubat Paisaiak Aktibatu 2020 jardunaldian parte hartuko du

Kimubat Paisaiak natura-turismoaren eta iraunkortasunaren inguruko Aktibatu 2020 jardunaldian parte hartuko du. Ekimena Tolosako Topic-ean izango da otsailaren 13an, osteguna, eta Iker Goikoetxea paisajistak ‘Aisialdi guneen kontzeptua eta bilakaera natura-turismoaren testuinguruan’ hitzaldia emango du 12:30etik aurrera. > Info +

Kirol berri bat jaio da... Baratzing-a

Bizepsak, kuadrizepsak eta pektoralak landu. Erlaxatu. Estresa eta antsietatea gutxitu. Naturarekin kontaktua berreskuratu, eta bere ziklo naturalekin bat egin. Kultura, adin, genero edo hizkuntza askotariko jendearekin kontaktu berriak egin. Lurra ukitu, barazki osasuntsuak jan, haurrak naturara gerturatu... > Info +

Ekologikoa posible delako

Baratzezaintza ekologikoa da nire arloa, eta horren inguruan idatziko dizuet aldizkari honetan. Gai ezberdinak jorratuko ditut bertan... Batzuetan, teknikoagoak; beste batzuetan, gai konkretuei buruzkoak; umore punttuarekin; serioagok... Baina beste edozer azaldu aurretik, beharbada, jada baduzue galdera bat niretzako, ezta? Eta zergatik ekologikoa? Ez al da moda bat? Horren beharrezkoa al da? > Info +