Azaroaren 15ean, 16an eta 17an animaliak garbitzeko txokoaren inaugurazioa egingo dugu! Asteburu osoan zehar, etxeko lagun iletsuentzako hainbat deskontu eta doako ikastaroak izango ditugu. Alde batetik, Kimubatera datozen bezero guztiek %10eko beherapena izango dute animalien produktu guztietan. Bestetik, doako hiru ikastaro eskainiko ditugu, bat teorikoa eta bi praktikoak, honako ordutegietan:

  • Azaroak 15, ostirala, 17:30ean: Lanerako txakur mota ezberdinak (txakurren esku-hartzeetan aditua den Leire Olaizolaren eskutik)
  • Azaroak 16, larunbata, 10:00etan: Heziketa eta obedientzia lanak (Asier Aranbarri eta Iñaki Mantzizidor adituen eskutik. Zatoz zure txakurrarekin!)
  • Azaroak 17, igandea, 10:00etan: Heziketa eta obedientzia lanak (zatoz zure txakurrarekin!

Honetaz gain, asteburuan etortzen diren lehen 8 txakurrek garbiketa dohainik izango dute!

Azkenik, 2020ean zehar, animalientzako ikastaro ugari antolatu ditugu, 10 euroko prezioa izango dutenak:

  • Urtarrilak 11:  Kirol ezberdinak gure txakurrekin
  • Otsailak 8:  Txakur nagusien betebehar eta eskubideak
  • Martxoak 7: Txakur eta umeen arteko erlazioa 
  • Apirilak 4: Jarrera desegokien zuzenketa
  • Maiatzak 9: Txakurren jarrera erasokorren aurrean zer jarrera eduki. Istripuak nola ekidin
  • Ekainak 13-14: Heziketa eta obedientzia lanak (klase praktikoa, norberak bere txakurra ekarri)

Izena eman nahi dutenek kimubat@kimubat.eus helbidera idatzi edo 943150085 zenbakira deitu beharko dute. 


Txakurrak badituzu, animatu eta parte hartu!