Nola dibertitu naiteke nire maskotekin berrogeialdian?

Covid-19 pandemia dela eta, denok etxean sartuta gauden garai honetan, maskotei arreta berezia ematea komeni da,birusari aurre egiteko hartu behar izan ditugun neurri batzuen ondorioak ere pairatzen baitituzte.

Baina dena ez da negatiboki ikusi behar. Konfinamenduak, gure familiartekoekin ez ezik, lagun iletsuekin ere denbora gehiago pasatzeko aukera ematen digu. Izan ere, askotan, eguneroko jarduerei aurre egiteko izaten dugun presa dela eta, ez dugu horretarako denborarik hartzen.

Horregatik, gure maskoten egunerokotasunari eusten saiatzeko eta une dibertigarriak pasatzeko asmoz, hainbat joko eta aholku proposatzen dizkizuegu, etxeko egonaldia erosoagoa eta onuragarriagoa izan dadin.


Hainbat aholku


Egia da gure maskotak, bereziki txakurrak, beren beharrak egitera eramatea dela kalera ateratzeko daukagun justifikazio urrietako bat baina irteera horiek oso mugatuak eta neurtuak dira. Zakurrekin ateratzerakoan ibilbideak aldatzea gomendatzen dute aditu askok,errutinak haustea onuragarria izango baita bai animalientzat eta bai guretzat.


Orain, familiarekin eta animaliekin egoteko denbora gehiago dugunez, txakurrak hezteko eta trebetasun berriak erakusteko aukera aprobetxa dezakegu. ‘Hankatxoa’ ematen, beren buruari bueltak ematen, kroketa egiten edo bestelako akrobaziak egiten ikastea erronka dibertigarriak izan daitezke, eta, halaber, lagun iletsuekiko harremana indartzen lagun diezagukete. Era berean, soinu-jostailuekin hainbat joko landu ditzakegu, adibidez. Bereziki gomendagarria da balkoia edo gure etxeko lorategia aprobetxatzea, halakorik izanez gero. Bestalde, aditu askok gomendatzen dute joko horiek usaimenarekin zerikusia izatea, zentzu hori oso garatua baitute txakurrek.Gainera, asko nekatzen dira horrelako jolasekin, ahalegin fisiko handia eskatzen baitute.


Eta katuek?


Katuak, oro har, txakurrak baino independenteagoak dira, baina kontaktua eta mimoak ere behar dituzte.
Arestian aipatutako aholku batzuk gure mininoei ere aplika dakizkieke. Txakurrekin gertatzen den bezala, gomendagarria da haien elikadura kontrolatzea eta jokoen eta jardueren bidez aktibo mantentzea. Gomazko pilota bat edo animalia itxurako jostailu bat, adibidez, lagun perfektuak izan daitezke lasterka egiteko eta haiekin pasatzen dugun denboraz gozatzeko.
 

Itzuli

Orain, familiarekin eta animaliekin egoteko denbora gehiago dugunez, txakurrak hezteko eta trebetasun berriak erakusteko aukera aprobetxa dezakegu.