Zure lorategia tximeletaz bete nahi duzu?

Landareen hautaketa egokia egiten baduzu, tximeletaz beteriko lorategia eduki dezakezu. Kolore ezberdinetako hegalak loreen artean ikustea benetako plazerra da. Gainera, lorautseztapenean laguntzen dute!
 
Animalia zoragarri hau lepidopteroen fase helduan jaiotzen da. Jatorri grekoa duen ‘lepidoptero’ hitzak ezkataz eginiko (lepis) hegalak (pteron) esan nahi du. Argiak hauen hegaletan sortzen duen erreflexua guztiz distiratsua da. Efektu hori nabari-nabaria da, bai egunez ateratzen diren tximeletetan, bai eta gauetan ateratzen diren horietan ere. 
 
Tximeletek edertasuna eta dotoretasuna ematen diote lorategiari. Gainera, animalia hauen elikatzeko moduak onurak ekartzen dizkio espazio honi. Euren tronpa luzearen bitartez loreztia xurgatzen dute, eta elikagaiak jasotzeaz gain, ugaltzeko eta bizitzeko behar duten energia eskuratzen dute. Aldi berean, landareen polinizazioan laguntzen dute. 
 
Tximeletek ondo baino hobeki garatu dute usaimena, baina ikusmenarekin ez da gauza bera gertatzen. Horregatik, multzoan dauden loreak azkarrago antzematen dituzte, hala nola petalo motzak dituztenak ere. Gainera, azala laua duten loreak gustukoak dituzte, batez ere kolore biziak badituzte (gorriak, horiak, arrosak ala moreak), gainean jartzea errazago zaielako. 
 
Espezie bakoitzari lorezti mota ezberdina gustatzen zaio. Ondorioz, gero eta lore mota ezberdin gehiago eduki, gero eta tximeleta-espezie barietate gehiago erakarriko ditugu lorategira. Horrez gain, udaberritik hasi eta udazkenera bitarte animalia hauek zure lorategian mantendu nahi badituzu, mailakako loraketa eskaini beharko diezu. Tximeleta-espezie asko bertako lore-espeziekin batera joan dira eboluzionatzen. Horregatik, komenigarria litzateke lore silbestreak landutakoekin nahastea:
 
- Urtebeteko belarkara bizikorrak, ekiloreak, hillerri-liliak, bitxiloreak, oreganoa, ezkaia, izpilikua, etab.
- Landare igokariak: arrosa-landareak, sasiama, jasmina, etab.
- Zuhaixkak eta zuhaitzak: arrosa-landareak, gereziondoak, abeliak, etab. 
 

Itzuli