Zure etxeko giroa goxatzen duten lurrinak

Etxean sartu eta usaindu zure etxea. Ongietorri horrek edonoren animoak altxatzen ditu! Izan ere, etxera sartu eta hain zurea, hain lasaigarria eta hain atsegina den lurrin hori arnastea baino ezer hoberik ez dago. Hurbilen duzun Jardinarium zentroan zure etxeak udazken usaina har dezan ideia ugari aurkituko dituzu.

Aire-gozagarriak, esentziak, kandelak, difusoreak edo usain-lainoak dira aukera batzuk, zuri  hobekien egokitzen zaizun sistema eta usaina hauta dezazun. Dena den, esan behar da garrantzitsua dela usain batzuen aurrean sentikorrak diren pertsonak kontuan hartzea, usain denak ez dira denen gustuko!

Jarraian, arrakasta izaten ari diren udazken usainak erakutsiko dizkizugu, guztiak nahiko dituzu!

  • Banila: lurrin gozoa, atsegina eta beroa da. Esentzia honekin oso giro atsegina sortuko duzu zure etxean.
  • Kanela: kanela usaina pikantea eta oso bereizgarria da, udazkenerako ezin hobea. Gure Jardinarium zentroetan kanela-mikadoak, olio esentzialak edo kandelak aurkituko dituzu.
  • Sagarra eta espeziak:  nahasketa hau harrigarria da! Sagarra iltzearekin, intxaur muskatuarekin eta beste espeziekin konbinatuta, pastel laberatu berri baten usaina ekartzen du gogora.
  • Egurra eta hosto lehorrak: udazkenaren adierazgarri diren egur eta hosto lehor usainak.

Eskuratu gure lurrinak eta gozatu etxeko goxotasunean!
 

Itzuli