Ziklamena: hotzarekin loratzen den landarea
Ziklamena loredun landare ederrenetarikoa da eta perfektua da, bai barnerako, bai kanporako. Landare hau udazkenean eta neguan loratzen da, baina ziklamenen laborantza eta barietatearen araberakoa da. Klima epeleko gune batean bizi bazara, ez zara geratuko loreak bihotz itxuran ikusi gabe, udaberrian ere loratu baitaiteke.
Landare honen maitalea bazara eta zure hurrengo erosketa izango bada, jakin behar duzu ez dizula arreta handirik eskatuko, hilabete hotzetan loreak mantentzeko behar dituen oinarrizko jarraibideetatik harago. Ezagutu ditzagun!
- Argiztapena eta kokapena: Eguzkiak ez lioke zuzenean eman beharko. Baldintza freskoetan, argiarekin eta aireztapenarekin, ziklamenak loratuta iraungo du denbora gehiagoz, eta itxura biziagoa izango du.
- Tenperatura egokia: Tenperaturarik egokiena 13-18 ºC bitartekoa da. Kontuan izan, giroa beroegia eta lehorra bada, hostoak horituko direla. Beste landare askok bezala, ziklamenek ez dute jasaten aire-korronte hotzik, ezta tenperaturaren bat-bateko aldaketak ere.
- Ureztatzea: Ureztatzeak moderatua eta murgiltze bidezkoa izan behar du. Substratua beti heze mantendu behar da, baina ur soberakinak ekidinez. Kontuan hartu beharreko beste datu bat uraren tenperatura da; garrantzitsua da epel egotea.
- Ongarria: Zure ziklamenari ongarri likido pixka batekin lagundu diezaiokezu, baina soilik landarea lore-botoiak garatzen hasten denean.
Edertasuna eta kolorea etxe barruan eta kanpoan!