Zer landatu urrian?
Urrian sartu gara. Atzean geratu dira udako egun beroak. Tenperaturak jaisten hasi dira eta argi orduak ere gutxitzen ari dira egunetik egunera. Udazkena iristearekin batera, hona hemen urrian landatu beharreko loreen zerrenda, zure lorategiak edo terrazak itxura ikusgarria izaten jarrai dezan.
- Pentsamendua: Kanpoaldean landatzeko ezin hobea da, argi asko behar baitu. Landareek udazkenean ongarri organikoaren proportzio ona badute, nahikoa izango da landarea hilabete batzuetan mantentzeko. Behin 60 edo 90 egun igaro ondoren, ongarri gehiago botatzea komeni da, ahal dela organikoa.
- Erica: Oso landare gogorra da. Leku eguzkitsuak edo erdi-eguzkitan daudenak gustatzen zaizkio. Eguzkiak loratzen laguntzen dio, beraz, udazkeneko eguzki orduak primeran datozkio. Neurrian ureztatu behar da, ez du ur askorik behar.
- Mugurdia: Eguzkiak zuzenean ematea behar du tamaina eta zapore ona izateko. Egunero zortzi edo hamar eguzki-ordu behar ditu.
- Krisantemoa: Oso gogorra eta lantzeko erraza da. Gela fresko eta oso aireztatuan jartzea gomendatzen da, ingurunea beroegia bada, azkar zimeltzen baitira.
- Euonymus edo eponimoa: Zure lorategian hesiak sortu nahi badituzu, aukera ezin hobea da. Gogorra eta lantzeko erraza da. Espezie desberdinak biltzen ditu, guztien artean hesi trinko, hostotsu eta apaingarriak sortzeko.
Urrian landatu eta gozatu udazkenaz!