Zer landatu abuztuan?
Abuztuan egiten duen beroa dela eta, askotan pentsatzen dugu hilabete hau ez dela landatzeko aproposa, baina ez da egia! Une honetan landatzeko landare egokienak zeintzuk diren azalduko dizugu.
- Geranioak, udan loratzen diren landareak dira eta nahiko iraunkorrak dira. Lorategian edo loreontzian landatu ohi dira, baina barnealdean ere egon daitezke, betiere eguzki-izpiak dauden leku batean jartzen badira.
- Bioletak txikiak dira eta udararako idealak! 500 espezie baino gehiago daude. Ur dexente behar duten landareak dira, eta, beraz, hilabeterik beroenetan astean bizpahiru aldiz ureztatu behar dira; gainera, ezinbestekoa da lurrak drainatze ona izatea. Bioletek nahiago dute itzala eguzki-argi zuzena baino.
- Buganbilak, eguzkitan oso ondo moldatzen diren landare iraunkorrak dira. Izan ere, argia kentzen badiezu, hostoak erori egingo zaizkie. Astean 2 edo 3 aldiz ureztatu loreontzi batean badaude, eta lorategian astean behin ureztatzearekin nahikoa izango da.
- Pasionaria, Amerikako klima tropikal eta subtropikaletan ohikoa den landare igokaria da. Zurtoina 20 metro luze ere izan daiteke. Ederra da eta ia klima guztietara egokitzen da. Loreak usaintsuak izaten dira eta arrautza itxurako fruituak ematen dituzte. Kanpoan egon behar dute beti, eguzkitan.
Gozatu udako koloreen edertasunetaz!