Zeintzuk dira uztaileko zereginak eta zer landatu dezakezu?
Ongi etorri uztailera, naturak distira egiten duen hilabetera! Uda bete-betean dagoela, jarduera mantentzen jarraitu behar dugu gure lorategi, terraza eta baratzean. Jarraian, hilabete honetarako lanak azaltzen dizkizuegu:
Lorategi distiratsua
- Zuhaitzak eta heskaien zuhaixkak kimatu. Diseinuen eraketa eta igokarien bolumena gutxitzea hilabete honetan egitea komeni da.
- Belar txarrak kendu eta lore lehorrak moztu.
- Sasoiko landareak oso kaltetuta badaude, berriak birlandatu daitezke, adibidez, petuniak, daliak, begoniak, geranioak…
- Izurriteak eta gaixotasunak kontuan izan, beharrezkoak diren prebentziorako tratamenduak erabiliz. Armiarma gorria ohikoagoa da udan, tenperatura eta giro lehorraren eraginez, halaber, landare-zorria eta kukurutxa zure lorategian zelatari izango dituzu.
Soropil perfektua
- Egun batzuetan ureztatze bat baino gehiago beharrezkoa izango da. Eguneko lehendabiziko orduetan edo arratsaldeko azken orduetan ureztatu.
- Soropil klasikoa baduzu, soropila mozteko makina maiztasun txikiagoarekin erabili eta utzi belarra luzeago, horitu ez dadin.
- Maiz ongarriztatu hazkundea indartzeko.
Terraza xarmanta
- Terrazako landareak edukiontzi txikiegietan jartzea ez da batere egokia, bereziki orain, bero handiko garaietan. Landu itzazu loreontzi zabaletan, udan beroak eragindako sufrimendua saihesteko.
- Ureztatze-maiztasun handiagoa beharko dute. Horrek esan nahi du landarea gero eta denbora-tarte txikiagoan ureztatu beharko dituzula.
- Berritu lore zaharrak, landare-bizikorren eta urterokoen loratzea luzatu nahi baduzu, loreak kendu zimeldu ahala.
- Ureztatze bakoitzarekin landareak ongarriztatu, baina gomendatutako dosi baxuenetan.
- Igokariak kimatu loraldia amaitzen dutenean eta igokarien adarrak etengabe zuzendu.
Ametsetako baratzea
- Hainbeste argi-ordurekin eta tenperatura altuekin, gure landareen hazkuntza bizkortzen da, eta, horrekin, fruituen ekoizpena. Uztaren zati bat bildu.
- Belar txarrak kendu eta udako uzta planifikatu.
- Modu erregularrean ureztatu, gutxienez, bi egunean behin. Egunean zehar aspertsio-sistemak eta landareak bustita utziko dituen edozein modu ekidin. Tantakako sistema aukera ona da lurra leuntzeko.
- Tenperatura altuak direla eta, hobe da uda amaieran ereitea.