Zein dira hilabete honetako zereginak eta zer landatu dezakezu?

Lorategia

  • Adar lehorrak kendu. Landareek bere osotasunean argia jaso dezaten saiatzea, indartsuago hazi daitezen. Zimeldu ahala loreak kentzea.
  • Ureztatzeen artean gero eta denbora gehiago utzi, eta euria egiten badu, ez gehiago ureztatu.
  • Barraskiloak, lerdeak, beldarrak, inurriak eta intsektu kaltegarriak kontrolatu, kalte egin aurretik.

Soropila

  • Soropilean eroritako zuhaitz eta zuhaixken hostoak bildu eta kaltetutako eremuak birsortu.
  • Aurretik egin ez badugu, soropila birsortuko dugu, udako eguzkiak eta beroak kaltetutako eremu lehorrak berriro ereinez, eta lehenik gainazala ongarrituz.

Terraza

  • Urrian, tenperaturen jaitsierak oso kontuan hartu behar ditugu, lehen izotzaldiak gerta baitaitezke. Landarerik sentikorrenak babestu beharko ditugu, gauez plastikozko poltsekin edo zakuekin estaliz edo etxe barruan jarriz.


Baratzea

  • Garbitu belar txarrak.
  • Kimatu fruta-arbolen eta parren adar lehorrak uztaren ondoren.
  • Baratzean jaso ahal izango ditugu udaberriaren amaieran landatu genituen patata berantiarrak. Leku ilun eta fresko batean gorde ditzakegu.

 

Itzuli