Urte amaierako festa, Gloss & Glam dekorazioarekin jantzi

Urte amaierako dekorazioa da gehien gustatzen zaigunetako bat, elementu distiratsuak eta dotoreak konbinatzen dituelako. Ezagutu Gloss & Glam estiloa hurrengo argitalpenean! 

  • Kolorea, txoko guztietan: magenta da urte honetan modan dagoen kolorea. Laranjak eta lur koloreak ere modan daude. Urrearen, kobrearen eta zilarraren distira metalikoekin batera nahasten badituzu, dekorazio bikaina lortuko duzu. Ospatu urte amaiera hau glamour -a galdu gabe!
  • Apaingarriak: urre-koloreko materialak aukeratu. Bestalde, koloretako beira ‘must’ bat bihurtu da eta, purpurina, lentejuelak… ezin dira falta gure etxean. Marrazki geometrikoz apaindutako kristalezko bolak ere tendentzia dira.
  • Oihalak eta ehundurak: ile sintetikoa, belusa, zeta edo satin mantak eta kuxinak… edo estanpatu geometrikoak dituzten gortinak.
  • Mahaiaren erdian jartzeko apaingarriak: mahaiaren erdian kandelak jar ditzakezu kristalezko kriseiluetan edo apaingarri distiratsuekin dekoratu mahaia. 
  • Gabonetako zuhaitzak: argi distiratsuak, metalezko apaingarriak, zinta distiratsuak, luma… Tendentzian dauden materialak dira.
  • Eta ez ahaztu loreak! Lore lehorrekin, adibidez, apaindu ditzakegu gure etxeko txoko asko. Huntzak, arrosak, peoniak… fantasiazko adarretan bihurtu, hauek lehortu eta gero, urrezko edo magenta kolorezko pinturekin margotuz.

Aurtengo Gabonak bereziagoak izatea nahi baduzu, galdetu gure gardenean eta pozik laguntzen dizugu Gloss & Glam dekorazioan murgiltzen.
Urte berri zoriontsua opa dizuegu!
 

Itzuli