Urtarrilean egin beharreko lanak. Zein dira hilabete honetan egin beharreko lanak eta zer landatu daiteke?

Ez lokartu! Urtarrilean ere lorezaintza lanak egin behar dira, nahiz eta hotzagatik gogo handirik ez izan. Landare eta loreek urte osoan behar dituzte mimoak, eta orain egindako ahaleginak udaberrian emango ditu bere fruituak. Zure lorategia, terraza, zelaia eta baratzea zaintzeko egin beharreko zeregin batzuk proposatuko dizkizugu. Ekin lanari!

Lorategian egin beharreko lanak

  • Sustrai biluziko zuhaixkak eta zuhaitzak landatu. Batez ere, fruta-arbolak eta arrosak.
  • Zuhaitzak eta hosto erorkorreko zuhaixkak inausi, betiere lorerik ez badute. Lorategian hortentsiak badituzu, urtarrila ez da horiek inausteko hilabete egokia.
  • Gutxiago ureztatu, putzuak sortu eta ura izoztea saihesteko.
  • Begirada bat eman parrak edo loturak behar dituzten landareei. Litekeena da hazi edo loditu direlako itota geratzea. Kasu horretan, adarrak askatu eta berriz lotu behar dira.
  • Aprobetxatu mendiguneak, parterreak, heskaiak eta lorategirako sarrerak garbitzeko. Eguraldi oso hotza bada, babestu itzazu zizare humusaz eta berritu lastoz edo pinu-azalez egindako estalkia.
  • Biurteko landareen lurra mugitu, haien aireztapena hobetzeko.
  • Une egokia da landare bizien edo iraunkorren eremua inausteko. Ugaritu nahi badituzu, matak banatzeko metodoaren bidez egin dezakezu.

Belardian egin beharreko lanak

  • Bustita badago, ez busti belardia, eta ez sortu putzurik. Belarra izozten bada, ez zapaldu eta ureztatu pixkanaka izotza urtu arte.
  • Belarra gutxiagotan moztu behar da, belarra hazi dadin. Horrela, sustraiak hotzetik babesten dira. Zuhaitzetako hostoak ere kentzea komeni da, belarra garbi izanez gero, hondatzea saihesten baita.
  • Hilabete honetan zehar, bota lurrari konposta, udaberrian kimatzea errazagoa izan dadin.

Ez aspertzeko, terrazak

  • Gutxiago ureztatu eta ez bota ongarririk hilabete honetan.
  • Garaiko azken landareak landatu ditzakezu: Alhelí, Bellis perennis, Calceloria, Calendula officinalis, Cineraria, Chrysantemum paludosum, Viola cornuta, Cyclamen persicum Primula acaulis.
  • Inausi eta garbitu landare igokarien adarrak eta jarri parrak adar berriak zuzentzeko.
  • Urtarrila hilabete ona da udazkeneko azken erraboilak lorategietan landatzeko.
  • Eguraldia oso hotza bada, babestu loreontziak, barrura eramanez edo plastikozko edo oihalezko estalkiekin.

Amaitzeko, baratzea

  • Hilabete hau zure laboreen planifikazioa egiteko garaia da, urtean zehar jaso nahi duzun uztaren egutegia egiteko garaia da.
  • Zerbak eta ziazerbak, eskarolak, azenarioak, baratxuriak edo ilarrak erein ditzakezu lurrean. Oso produktu erresistenteak dira, baina oso eremu hotzean bizi bazara, hobe duzu babestutako hazitegi batean ereitea.
  • Izozteak ohikoak diren gune hotz batean bizi bazara, zure landareak babestea gomendatzen dizugu, sustraiak landare-geruza batez estaliz. Horretarako lastoa edo azalak erabil ditzakezu; hartara, sustrai hasiberriak ez dira izoztuko.
  • Garai ona da hau erremintak eta makinak berrikusi eta behar dituzten konponketak egiteko.
     

Itzuli