Urriko zereginak

Zein dira urrian egin beharreko lanak eta zer landatu daiteke?

Udazkenarekin batera, urrian egin beharreko lanak datoz. Hurrengo lanetako askok datorren urtean emango dituzte fruituak.

JARDIN OTOÑO JARDINARIUM KIMUBAT

Lorategia

  • Adar lehorrak kendu: Ahalegindu landareen atal guztiek argia izan dezaten, indartsuago garatuko dira. Zimeldu ahala, kendu loreak.

  • Orain arte baino gutxiago ureztatu, eta euria egiten badu, ez dago ureztatu beharrik.

  • Kalteak egin aurretik plagak kontrolatu eta kendu: barraskiloak,  bareak, beldarrak, inurriak eta intsektu kaltegarriak.

 

kimubat noviembre jardineria otoño

Soropila edo zelaia

  • Jaso zelaira eroritako zuhaitz eta zuhaixken hostoak eta konpondu kaltetutako eremuak.

  • Lehenago egin ezean, zelaia lehengoratu, eguzkiak eta udako beroak lehortu eta kaltetutako eremuak berrereinda. Lehenbizi, azalera ongarritu.

 

kimubat noviembre jardineria

 

Terraza

  • Urrian, tenperaturaren jaitsierak oso kontuan izan behar dira, lehen izozteak izan baitaitezke. Landare sentikorrenak babestu behar dira, gauetan plastikozko poltsekin, zakuekin edo barrura sartuta.

kimubat noviembre jardineria

Baratzea

  • Belar txarrak kendu.
  • Uzta jaso ondoren, fruta-arbolen eta mahatsondoen adartxo lehorrak kimatu.
  • Udaberri amaieran landatutako patata berantiarrak jaso daitezke. Leku ilun eta freskoan gorde.

Itzuli