Udazkeneko landare-erraboildunak: udaberrian eta udan lorategi liluragarria izateko gakoa

Udazkena urtaro ezin hobea da udaberrian eta udan loratuko diren erraboilak landatzeko, negu hotzaren ondoren lorategia kolorez eta bizitzaz betetzeko. Erraboilak hilabete hotzetan geldirik egoten dira, lur azpian garatzen dira, eta tenperaturak gora egiten duenean loratzen dira. Plangintza egokiarekin eta gutxieneko zainketekin, urtez urte kolorez betetako lorategia izango duzu.  Hona hemen barietate ezagunenetako batzuk, haien ezaugarriak, eta, jakina, haiek landatzeko eta zaintzeko zenbait aholku.


Tulipak (Tulipa spp.)

Tulipak dira, beharbada, udazkeneko erraboilik esanguratsuenak. Asia erdialdekoak dira jatorriz, XVI. mendean iritsi ziren Europara, eta berehala bihurtu ziren luxuaren eta edertasunaren ikur, batez ere Herbehereetan. Tulipek kolore sorta zabala dute, zuri puruenetik  purpura eta gorri tonu sakonetaraino.

  • Ezaugarriak: 20-70 cm-ko altuera eta kopa-formako lore handiak dituzte.
  • Koloreak: Gorria, horia, arrosa, purpura, zuria eta bi tonuren konbinazioak.
  • Landaketa: 10-15 cm-ko sakoneran landatzen dira, drainatze ona duen leku eguzkitsuan.
  • Zainketak: Lurzorua ondo drainatuta eta neurrian ureztatuta  behar dituzte. Saihestu gehiegizko hezetasuna, erraboila ez usteltzeko.

kimubat tulipanes jardinarium lorategia


Narcisos (Narcissus spp.)

Jatorriz Europakoak eta Afrika iparraldekoak dira, udazkenean landatzeko aukera bikaina. Bere lore hori distiratsuengatik dira ezagunak, baina tonu zuri eta laranjetan ere aurki daitezke.

  • Ezaugarriak: 20-60 cm-ko altuera dute eta sei petaloz inguratutako erdiko koroa.
  • Koloreak: Horia nagusiki, nahiz eta barietate zuriak eta laranjak ere badauden.
  • Landaketa: 10-15 cm-ko sakoneran landatzen dira, eguzki betean edo erdi itzalean.
  • Zainketak: Loraldian zehar ondo drainatutako lurzorua eta maiz ureztatzea behar dituzte.

kimubat santu guztiak dia de todos los santos centros de mesa flores encargos ramos


Hiazintoak (Hyacinthus spp.)

Hiazintoa bere usain bizi eta dentsitate handiko loreengatik da ezaguna. Jatorriz Mediterraneokoak eta Asia Txikikoak dira, ezin hobeak dira udaberrian lorategia usainez betetzeko.

  • Ezaugarriak: 15-25 cm-ko altuera dute eta buruxketan bildutako izar formako loreak.
  • Koloreak: Urdina, purpura, arrosa, zuria eta horia.
  • Landaketa: 10 cm inguruko sakoneran eta eguzkitan.
  • Zainketak: Ondo drainatutako lurzorua behar dute eta neurrian ureztatzea. Erraboilak gehiegizko hezetasunetik babestu behar dira.

kimubat noviembre jardineria


Crocus (Crocus spp.)

Crocusak negua amaitzean agertzen diren lehen loreetakoak dira, batzuetan elurretan ere ateratzen dira. Europan, Afrika iparraldean eta Asian dute jatorria.

  • Ezaugarriak: 7 eta 15 cm bitarteko altuera dute eta kopa txiki itxurako loreak.
  • Koloreak: Morea, horia, zuria eta lila.
  • Landaketa: 5-7 cm-ko sakoneran landatu behar dira taldeka, efektu bisual hobea lortzeko.
  • Zainketak: Ondo drainatutako zorua behar dute, eguzkitan edo erdi itzalean. Landare gogorrak dira eta mantentze-lan gutxi behar dute.

kimubat noviembre jardineria


Alliumak (Allium spp.)

Baratxuri apaingarri gisa ezagutzen dira eta ezin hobeak dira lorategiari altuera eta ukitu arkitektonikoa emateko. Jatorriz Europakoak eta Asiakoak dira.

  • Ezaugarriak: 30-150 cm-ko altuera izan dezakete eta loretxo txikiz osatutako lore esferikoak dituzte.
  • Koloreak: Purpura, arrosa, zuria eta urdina.
  • Landaketa: 10-15 cm-ko sakoneran eta eguzkitan landatu behar dira.
  • Zainketak: Ondo drainatutako lurzorua behar dute, eta lehorteak ondo jasaten dituzte. Erleak, tximeletak eta antzeko polinizatzaileak erakartzen dituzte.

kimubat noviembre jardineria


Udazkeneko landare-erraboildunak landatzeko eta zaintzeko aholku orokorrak

  1. Tokia aukeratu eta lurra prestatu: funtsezkoa da drainatze ona duen leku bat aukeratzea, hezetasun gehiegik erraboilak usteltzea eragin baitezake. Zure lurzorua astuna edo buztintsua bada, drainatzea hobetu hondarra edo konposta gehituz. Gainera, ziurtatu erraboilek eguzki-argi nahikoa dutela, nahiz eta batzuek, nartzisoak adibidez, erdi itzalean ere egon daitezken.
  2. Landaketa-sakonera: garrantzitsua da, erraboilak beraien garaiera halako bi-hiru sakoneran landatzea. Horrek negua pasatzeko babesa ematen die eta udaberrian loratzeko behar duten energia izango dutela ziurtatzen du.
  3. Ureztatzea: erraboilak landatu ondoren, ondo ureztatu behar dira lurrera itsats daitezen. Neguan ez dute ureztatu beharrik, baina udaberria iristean, hazten hasten direnean, garrantzitsua da lurzorua heze mantentzea.
  4. Ongarritzea: landatzean, erraboilentzako ongarri espezifiko bat edo askapen moteleko ongarri bat gehi dezakezu. Horrek erraboilari sustrai sendoak garatzen eta indartsu loratzeko prestatzen lagunduko dio.
  5. Plagen aurkako babesa: karraskariek (satorrek eta saguek, adibidez) erraboilak kaltetu ohi dituzte. Babesteko, erraboilak saski edo sare metalikoetan sartuta landatu ditzakezu. Hartara, animaliek ez dituzte jango.


Erraboilak lorontzietan edo kristalezko ontzietan landatu

Erraboilak lorontzietan ere landatu ditzakezu eta, horrela, zure terraza, patioa edo balkoia kolorez beteko duzu. Oso apaingarriak dira. Lorontzietan landatzeaz gain, kristalezko pitxer nahiz ontzietan ere landa ditzakezu, eta horrela, barruko edozein espazio dotoretu ahalko duzu. Metodo honek, lore koloretsuez gozatzeaz gain, sustraiak nola hazten diren ere ikusi ahalko duzu. Horretarako erraboil egokiak aukeratzea garrantzitsua da. Nartzisoak eta hiazintoak egokiak dira, espazio txikietara ondo egokitzen baitira. Drainatze ona bermatzeko, ontziaren barrenean harri edo kanikak jarri behar dira. Behar duten arreta eskainiz gero, lore-konposizio txiki hauek zure etxeari bizia eta freskotasuna emango dizkiete.

Erraboilak oso esker onekoak dira, eta udaberrian zein udan lorez betetako lorategiaz gozatzeko modu erraza da.

Egoki zainduz gero, udazkenean landatutako erraboilek zure ahalegina sarituko dute udaberrian eta udan, zure lorategia kolore eta usain oasi bihurtuz. Anima zaitez barietate ezberdinekin esperimentatzera eta sortu konbinazioak zure zentzumenak eta zure lorategia bisitatzen dutenenak  gozatzeko!
 

Itzuli