Udazkena loretan: asterrek liluratu egiten dute

Aster landarea, Eskoziako aster, udazkeneko bitxilore edo zeru izarduna izenez ezagutzen da. Landare iraunkorra da, bitxiloreen oso antzeko loreak ditu,  petalo meheago eta luzeagoak, eta hainbat koloretakoak izan daitezke.  Zure lorategia edo terraza alaitasunez beteko duen udazkeneko landare bat nahi baduzu, aukeratu aster bat.

Zeru izartsua zure lorontzietan

Asterra leku eguzkitsuan edo erdi itzalean jartzea gomendatzen dizugu. Hau garrantzitsua da, lorea eguzkiaren arabera irekitzen baita. Asko gustatzen zaio. Egunez eguzkiari begiratzen dio eta gauez itxi egiten da, hurrengo goizean berriro irekitzeko. Magia hutsa!  

Gainera, landare hauek onura asko dituzte, hemen batzuk:

  • Kolore askotakoak daudenez, apaingarriak dira. Ohikoena bioleta da eta margaritaren antz handia du.
  • Polinizatzaileak erakartzen ditu, hala nola erleak, tximeletak eta hegaztiak, eta horrek beste landare batzuen polinizazioan laguntzen du.
  • Aster espezie batzuen loreak jangarriak dira eta entsaladetan, infusioetan eta bestelako plateretan erabiltzen dira. Oso ukitu goxoa ematen dute! Ausartu zaitez!
  • Landare honen espezie batzuk medikuntza tradizionalean erabiltzen dira  hainbat gaitz tratatzeko. Hala nola, katarroak, buruko minak edota digestio-nahasteak. Denerako balio du!

Eman ongi etorria udazkenari gure aster bildumarekin eta gozatu landare hauekin. Gainera, ez dute zainketa handirik behar. Hori bai, hostoak zimeltzen hasten direnean inausi egin behar da.

Bide batez, zure etxean usain gozoa zabalduko duela esatea ahaztu zaigu. Ez eman buelta gehiago, eraman ezazu etxera!

Itzuli