Udaberriko lore zintzilikari onenak
Balkoia lorez beteta izan nahi duzu? Kolorea eta poza eskaintzen dute eta etxeko atarian, terrazan edo balkoian primeran geratzen dira. Hauek dira gomendatzen dizkizugunak!
Zintzilikariak deitzen diegu beheruntz erortzeko joera duten landareei. Sendoak eta landatzeko errazak dira, baina beren zurtoinak ez dira tenteak. Landare horiek, batez ere kanpoaldean, protagonismo berezia dute, loreontzietan edo saskietan landatzen direlako eta oso deigarriak izaten direlako.
Zintzilikatzen diren landareek ez dituzte eskakizun handiak: tenperatura desberdinetara egokitzen dira, ez dira gehiegi ureztatu behar eta oso leku argitsuan jar daitezke, baina eguzki zuzena saihestuz.
Oso garrantzitsua da landare horiek ongarri zehatz batekin ongarritzea, haztea eta loratzea sustatzeko. SBMko Nutrione ongarria gomendatzen dizugu, landare-estraktuen nahasketaz egina, makro eta mikronutriente mineralekin. Ongarri hau hainbat formatutan dago: ongarri likidoa edo pikortatua. Lehenengoa ureztatzeko uretan disolbatzen da.
Esekitako loreak zaintzerakoan izurriteen eta gaixotasunen aurkako babesa eduki beharko dugu kontutan. Produktuak tratamendu moduan erabili ditzakezu, baina prebenitzeko ere bai. SBMko Saium gama gomendatzen dizugu. Oso eraginkorrak zure landareak babesteko, intsektuen kontrol eraginkorrerako, hala nola, landare-zorria, kotxinila, euli zuria e.a.-i aurre egiteko.
- Gitanilla. Protagonista nagusia Andaluziako patioetan. Oso zaintza gutxi behar du eta, aldi berean, kolore anitzeko loraketa oparitzen du. Aukera ederra da.
- Petuniak eta kalibratxoak. Balkoirako bi klasiko ikusgarri. Landare hostotsuak, ur-jauzi itxurako lore argidunak, tamaina desberdinetakoak. Kanpoko argia maite dute, ureztatze ugari jasoz gero.
- Erreginaren belarritakoak. Ba al zenekien zuhaixka zintzilikatu honetako loreek kolore bati izena eman ziotela? Fuksia.
- Lobelia. Udaberritik udazkena arteko loratze ederra dute.
- Berbenak. Leihoetarako, balkoietarako edo terrazetarako ezin hobeak diren landare apaingarriak.
Udaberrian, bete zure etxea lore zintzilikariekin. Badago bizitza geranioak, arrosondoak edo buganbilak baino haratago. Erraz zaintzen dira, eta zure etxearen kanpoaldeak ukitu berezia izango du. Animatu!

