Uda iristen ari da eta, honekin, eltxoen bisitak

Afariak lagun artean egiteko asmoa izaten dugu udaberrian eta udan. Hala ere, urtero arazo berdina izaten dugu: eltxoak agertzen dira eta oso gogaikarria izaten da hauek jasatea. Lagun edo familiarteko plana ez izorratzeko, hona hemen eltxoei aurre egiteko zenbait aholku:
Lehenengo aholkua eta erabiliena, pergola edo eltxo sareak erabiltzea izaten da. Beste aukera natural bat, askok ezagutzen ez dutena, limoi erdi baten zukua eta iltze pare bat ontzi batean jartzea da. Izan ere, nahasketa honek askatzen duen usainak eltxoak uxatzen ditu. 
Albakak, zitronelak edo hilerri-liliak ere eltxoen kontrako irtenbide egokiak dira. Kandelak eta olio aromatikoak, adibidez, eltxoak uxatzeaz gain, dekorazio elementu politak izan daitezke, bai lorategian baita terrazetan ere.
Azkeneko aukera, eta ezagunena, sprayen erabilpena da. Hala ere, ez da aukera jasangarriena eta aurretik aipatu ditugun aukerak saiatzea animatzen zaituztegu.

Itzuli

Beroarekin batera eltxoak etortzen dira, baina lasai, gu hauei aurre egiteko  prest gaude. Zure etxean sar ez daitezen hainbat aholku ematen dizkizugu!