Txakurren heziketarako II. ikastaroa Kimu Baten

Ikastaroa doan da eta parte-hartzaileek %10ko deskontua izango dute, egunean zehar, animalien txokoko produktu guztietan

 
Kimu Bat dendan sortutako animalien txokoaren harira, txakurren heziketarako ikastaro berria antolatu dugu. Abenduaren 1ean gauzatuko den tailerra pasa den uztailean egin genuen saioaren jarraipena izango da.  Ordutegia 10:30etik 12:00era izango da eta animaliak ere parte hartzera gonbidatuak daude. Gainera, uztaileko tailerrean parte hartu ez dutenek ere etorri daitezke, eduki berriak irakatsiko dira eta.
 
Kimu Bateko kolaboratzaileak diren Asier Aranbarri eta Iñaki Mantzisidor adituek, uztaileko ikastaroan azaldutakoari errepaso azkar bat egingo diote ikastaroaren lehenengo atalean. Hori dela eta, txakurra ekartzea gomendatzen dugu, azaldutako teoriaren aplikazio praktikoa egingo baitugu. 
 
Ikastaroaren helburu nagusia, teorian azaldutako erreminta desberdinen erabilera norberaren txakurrarekin praktikatzea izango da, betiere txakur bakoitzaren beharraren arabera egokituz. Honetaz gain, ikastarora datozen txakur-jabeen zalantzak argitzea izango da beste helburuetako bat. 
 
Doako ikastaroa izango da eta, egunean zehar, parte-hartzaileek %10eko deskontua izango dute animalien txokoko produktu guztietan.
 
Plazak mugatuak direnez, beharrezkoa da lekua erreserbatzea 943 15 00 85 telefono zenbakira deituz edo kimubat@kimubat.com helbidera maila bidaliz.

 

Itzuli