Txakurren eskubide eta betebeharrak ezagutzeko ikastaroa
Txakurrek dituzten eskubide eta betebeharrak ezagutzeko ikastaroa gauzatuko dugu Kimubat Gardenen otsailaren 8an, goizeko 10:00etatik 12:00etara bitartean. Gaian adituak diren profesionalek hainbat alderdi ezberdin jorratuko dituzte; hala nola txakurren jabeek dituzten eskubide eta betebeharrak. Era berean, leku jakin batzuetan txakurren portaera nolakoa izan behar den aztertuko eta aholku interesgarriak emango dituzte.
Ikastaroan izena eman nahi dutenek kimubat@kimubat.eus helbidera idatzi edo 943 150 085 zenbakira deitu beharko dute. Gainera, berrikuntza gisa, tailerrean izena ematen dutenek %10eko deskontua izango dute, larunbat horretan, maskotentzako produktuetan.
Hurrengo ikastaroak
Animalien heziketarekin loturiko 2020 urteko tailer berriak izango ditugu: martxoaren 7an, txakur eta umeen arteko harremana jorratuko dute, eta apirilaren 4an jarrera desegokiak zuzentzeko jarraibideak eskainiko dituzte. Maiatzaren 9an, aldiz, txakurren jarrera erasokorren aurrean, istripuak ekiditearren, zer nolako jarrera landu beharko litzatekeen ikasiko dute bertaratuek, eta heziketa eta obedientzia lantzeko ariketa praktikoak proposatuko dira ekainaren 13 eta 14an.