Sustrai biluziko zuhaitzak eta zuhaixkak landatzea

Sustrai biluziko fruta-arbolak eta arrosondoak landatzeko unea da, zure lorategian barietate berriak gehitzeko modu bikaina. Zergatik deitzen zaie horrela? Sustraiak lurrean eta edukiontzian bilduta ez dituzten zuhaitzak direlako. Sustrai biluzian landatzea pentsatzen ari bazara, ez izan zalantzarik! Neguan landatiu eta udaberrirako prest edukitzeko modu interesgarria da.

Sustrai biluziko landaketa delikatua da. Hasi aurretik, ikus ditzagun arrakasta izateko ezinbesteko urratsak. Jarri mimoa eta aurrera!

  • Sustraien norabidea  aztertu. Denak alde berean badaude, hobe da beste bat aukeratzea. Horrela, behar bezala haztea bermatzen duzu.
  • Sustrairen bat egoera txarrean badago, kimatu!
  • Sustraiak hezetu landatu aurretik.
  • Rostaing-en eskularruak jantzi. Babes handia eskaintzen duten eskularruak dira, eta oso erosoak dira.

Nola ziurtatu landaketa on bat? Jarraitu urrats hauek:

  • Sustrai biluzian landatzeko leku egokia aukeratu. Gutxienez 6 orduko eguzki-argi zuzena izan behar du egunean, eta drainatze ona izan behar du.
  • Landarea kokatuta dagoen lurzorua zaindu eta elikatu. Substratu on batek sustrai berriak sortzea sustatuko du eta lehendik daudenak indartuko ditu.
  • Substratua zizare-humusarekin nahastu, konbo perfektua da bere elikadura-ahalmenari eta sustraitzeko gaitasunari esker.
  • Landarearen sustraiak landaketaren zuloan zentratu, eta ongi zabaldu, landarea hazi dadin.
  • Landarea kontzientziaz ureztatu. Ureztatze erregularra programatu, lurzorua heze mantendu, baina asko busti gabe.
  • Prestatu mulching bat sustraiak babesteko, pinu-azala aplikatuz adibidez.

Informazio gehiago behar baduzu, gure gardenera etorri eta aholkua emango dizuegu.
 

Itzuli