Sunpatiens-ak, eguzkia maite duten landareak
SunPatiens landare taldea lorezaintzarako aukerarik arrakastatsuena da. Espezie apaingarri honek bolumena, loraketa eta kolorea ematen ditu. Oso erresistenteak dira eta oso ondo hazten dira udaberriko eta udako tenperatura altuekin. Sakata Seed Corporation-ek sortu zuen, 2006an eta lorezaintzaren mundua aldatu zuten. Jatorria eta zainketak ezagutu nahi dituzu? Ez galdu artikulu hau!
SunPatiensa Sakatak hamarkada bat ikerketan eta saiakuntzetan aritu ondorengo emaitza da. Nola garatu zuten Sunpatiensa? Landare hibridoak sortzeko Impatiens hainbat espezieren hautaketarekin. Helburua? Eguzkiarekiko eta beroarekiko erresistenteak diren landareak sortzea, iraunkorragoak eta loraldi handiagokoak.
Impatiens tradizionalen alternatiba bikaina da, eguzkitan egotea ez baitute jasaten azken hauek. Ezaugarri hauek landare hau bereizten dute sasoiko gainerako landareetatik.
- Kolore eta tamaina aniztasuna. Sunpatiensa kolore ugarirekin eta hainbat tamainatan topatzen dugu. Bat aukeratzea zaila izango da! Egungo gamak 15 barietate baino gehiago ditu, eta hiru motatan sailkatzen dira:
- Indartsua: Bost kolorez osatua. White, Coral, Orange, Red, Magenta eta Lavander. Mota hau oso egokia da lorezaintza publikorako. Barietate hau 80 zm ingurukoa izan daiteke.
- Trinkoa: Terraza edo balkoia lorategi bihurtu nahi baduzu, hau da zure aukera. Gama honek 7 kolore ditu: White, Blush Pink, Coral, Deep Rose, Orange, Magenta eta Lila. Tamaina txikikoa da, baina lore ugarirekin.
- Tapizatzailea: Zure lorategirako ere aproposa. Horizontalean hazteko bertikalean baino joera handiagoa du. Loreontzi zintzilikatuetarako, loreontzietarako, parterreetarako… ezin hobea da. Barietate hau White eta Salmon koloreetan izango duzu.
Sunpatiensak erraz hazten dira eta zaintza gutxi behar dute. Lurra ondo drainatu eta elikagai aberatsa eman. Ureztapen egoki bat garrantzitsua lurzorua beti heze mantentzeko. Ikusten duzunez, mantenimendu erraza du. Animatu eta lortu zurea gure gardenean!
