Etxean sendabelarren baratzea edukitzeko ikastaroa Kimubat Gardenen
Etxean sendabelarren baratzea edukitzeko ikastaroa izango da Kimubat Gardenen, datorren martxoaren 24an, 17:30etik aurrera. Garbiñe Larrea naturopatak zuzenduko du eta zer landare landu, bakoitzak zer onura ekartzen dizkigun eta nola erabili erakutsiko die parte-hartzaileei.
Bere jardunean zehar, naturopatak parte-hartzaileei formulak eman eta sendabelarrak nola erabili erakutsi nahi die. Besteak beste, katarroak, azaleko arazoak edo muskuluetako lesioak tratatzerako orduan ahalik eta onura handiena ateratzeko.
Era berean, Larreak azalduko du ez dela beharrezkoa lur zabala izatea gure beharrak beteko dituen sendabelar baratze on bat edukitzeko. Horregatik, baratze sendagarri bat nola egin erakutsiko du, lau jardinera erabiliko ditu, eta bakoitzean hiru barietate landatuko dira.
Ikastaroak 10€ balio du eta izen-emate epea irekita dago. Parte hartu nahi dutenek kimubat@kimubat.eus helbidera idatzi edo 943 15 00 85 telefono zenbakira deitu dezakete.