‘Sendabelar baratzea’ ikastaro berria, Garbiñe Larrearen eskutik
Etxean sendabelarren baratzea edukitzeko ikastaroa egingo dugu Kimubat Gardenen, datorren apirilak 27an, 9:30tatik 13:00etara. Garbiñe Larrea naturopatak zuzenduko du eta zer landare landu, bakoitzak zer onura ekartzen dizkigun eta nola erabili erakutsiko die parte-hartzaileei.
Ikastaroan, sendabelarrak nola erabili eta formula ezberdinak nola lantzen diren erakutsiko da. Sendabelar bakoitzari ahalik eta onura handietan ateratzea da asmoa, horretarako erabilera terapeutikoak eta kosmetikoak egingo direlarik (ukendua, alkohol medizinala, infusio nahasketak etab).
Era berean, ongi antolatu eta zainduta, sendabelar baratza bat edukitzeko lur eremu txiki bat nahikoa dela ere ikusiko da. Lur eremurik ez duenarentzat hiruzpalau jardinera erabiliz sendabelar baratzea nola egin ere ikusiko da.
Ikastaroak 20€ balio du. Parte hartzeko interesa dutenek idatzi garden@kimubat.eus helbidera edo deitu 697 25 02 92 zenbakira.
Animatu eta oraingo honetan ez galdu aukera! Plaza mugatuak!