Poinsettia, Gabonetako izarra
Poinsettia (Euphorbia) edo pazko lorea, Mexikokoa da jatorriz, eta Gabonetako garaiko sinbolo herrikoia da, kolore gorri eta berdeen loratze deigarriagatik. Zer esan dezakegu poinsettiaz? Ba Gabonetan ezin dela gure etxeetan falta.
Poinsettia ezin hobea da zure etxea koloreztatzeko, baita Gabonetan oparitzeko ere, oparotasuna eta zortea ematen du eta. Gainera, poinsettiaren hostoak, lore sortetan eta dekorazioan erabiltzeko ere erabili ditzakezu, hala nola, koroetan edo mahai-apaingarri moduan.
Gabonetako landare tipiko hau, batzuetan, ez du gabonetako egunak gainditzen eta hil egiten da. Zure etxean hurrengo Gabonak arte egon daitezen,jarraitu gure irizpideak!
- Ez ureztatu gehiegi: ur gehiegi botatzen badioazu, sustraiak zulatzeko arriskua duzu. Saihestu, beraz, sustraiak usteltzea gehiegizko hezetasunagatik.
- Hostoak ez busti, zimeldu egingo dira eta.
- Korronte hotzak eta neguko tenperatura baxuek kalte egingo diote.
- Argia garrantzitsua da pazko-lorea hazteko eta garatzeko, baina inoiz ez zuzeneko eguzkia.
- Ez ezazu berogailutik gertu utzi. Hostoak erortzen hasiko dira eta poliki-poliki hilko da.