Otsaileko zereginak. Udaberria ate-joka
Otsailak une erabakigarria da gure lorategia, baratzea, terraza eta soropila udaberrirako prestatzeko.
Lorategia: Otsailean, lorategiak arreta berezia behar du landareen hazkunde osasungarria sustatzeko.
- Une ezin hobea da zuhaixkak eta zuhaitzak kimatzeko, adar hilak edo kaltetuak kenduz.
- Gainera, ongarri organikoa aplikatzea gomendatzen dizugu, lurzorua aberasten eta funtsezko mantenugaiak ematen lagunduko baitio.
- Aprobetxatu hilabete hau lorategiko landareen kokapena zein izango den erabakitzeko, garatzeko behar den espazioa kontuan hartuta.
Baratzea: otsaila oso hilabete aktiboa da baratze lanak egiten gozatzen dutenentzat.
- Hazitegietan germinazio-denbora luzeagoa behar duten landareak landatu ditzakezu.
- Patata-tuberkuluak eta tipula-erraboilak ere landatu ditzakezu.
- Izurriteak eta gaixotasunak hasieratik kontrolatzea funtsezkoa da, beraz, aldian-aldian hazten ari diren landareei erreparatu eta prebentzio-tratamendu bat aplikatu, Neudorff-en RTU potasio xaboi intsektizida natural, adibidez.
Terraza: terraza loreontzietan landareak landatzeko espazio ezin hobea izan daiteke.
- Lorontzietan gehiegi hazi diren landareak lekuz aldatu.
- Loreontziak ondo garbitu eta hildako edozein landare edo hostoak kendu, gaixotasunak saihesteko.
Soropila: belarra zaintzea ere otsaileko eginbehar garrantzitsua da.
- Urteko lehen sega egiteko une egokia da, ebaketa-altuera zure lorategiko soropil barietateari egokituz.
- Gainera, nitrogeno gutxiko ongarria aplikatzeko unea da, sustraien hazkundea sustatzeko.
- Belarrik ez dagoen zonak ikusten badituzu, belar birpopulatzaile bat erabili dentsitatea hobetzeko.
Aprobetxatu hilabete hau naturarekin konektatzeko eta datozen hilabeteetan loratuko den edertasuna aurreratzeko.