Otsaileko lanak. Zein dira hilabete honetarako zereginak eta zer landatu dezakezu?
Otsailean sartu gara eta ezin gara erlaxatu! Aholku batzuk emango dizkizugu zure lorategia, zelaia, baratzea eta terrazak egoera ezin hobean mantentzeko. Funtsean, belar txarrak kendu, ongarritu eta garbitzea dira hilabete honetako zereginak. Baratzean zer landatu dezakezun ere azalduko dizugu.
Lorategia prest!
- Hosto erorkorreko zuhaitzak eta zuhaixkak kimatu, baita, hala behar badute, landare igokariak ere. Zurkaitzak dituzten igokarien kasuan, adarrak askatu, kimatu eta berriro lotu beharko dituzu.
- Zuhaitzak eta zuhaixkak mantiloarekin, konpostarekin edo ongarri granulatuarekin ongarritu.
- Herbizida erabili lorategiko belar txarrak kentzeko. Hala ere, nahi ez diren belar txarrak desagerrarazteko modurik ekologikoena, belar txarrak sustraietatik ateratzea da. Gero, eguzkitan lehortzen utzi eta konposta egiteko erabil ditzakezu.
- Hezetasunarekin goroldioa agertu ohi da. Hauts-fungizida espezifikoak erabili. Orain, mantiloaz ongarritu eta orban lehorrak lehengoratzeko garaia da, soiluneetan belar hazia bota eta ureztatuz.
- Negutegia baduzu, komeni da hotz handirik egiten ez duen egunetan aireztatzea. Horrela, hezetasuna pilatzea saihestuko duzu.
- Barraskiloak eta bareak bizi-bizi ibiltzen dira urte sasoi honetan eta egunez landareen azpian babesten dira. Hauen izurriteak kontrolatzeko, erabili bareen aurkako produktu natural bat. Hori bai, saihestu egun euritsu eta haizetsuak zein izozte-arriskua dagoen egunak.
- Produktu natural eta ekologikoekin izurriteei aurre hartzeko garaia ere hau da; Comporen pistola bidezko Fazilo-a erabil dezakezu, esaterako.
Zelaia zaintzeko aholkuak!
- Adi egon putzuak izan ditzaketen eremuei, ahalik eta gehien saihestu, izurriteen edo gaixotasunen iturri izan baitaitezke. Putzua gehiegi ureztatzeagatik sortzen bada, drainatzeak kalterik ez duela egiaztatu behar da, etorkizunean ur pilaketarik gerta ez dadin.
- Goroldioa duten eremuak baldin badaude, burdin sulfatoa erabili kentzeko eta ondoren ureztatu. Goroldioak kolore marroia hartzen duenean, eskuare batekin kendu. Goroldioa kentzean, eremu horretako dentsitatea berreskuratzeko, berriro belar-hazia ereitea komeni da.
- Belarra moztu, baina ez oso motz, sustraiak hotzetik babesteko.
- Zelaiak kolore berdea galdu eta hori badago, ongarria behar duen seinale. Mantilo-geruza bat bota, eta, denbora gutxian, kolore berdea berreskuratuko du.
Terraza zoragarriak!
-
Igokarien adar lehorrak inausi eta garbitu loratzea amaitzen dutenean eta zurkaitzean ondo ipini, adar berriak igortzen hasten direnerako ondo bideratuta edukitzeko.
-
Azken erraboilak landatu lorontzietan. Komeni da beraien artean 5 eta 20 cm arteko tartea uztea eta 6 cm inguruko sakoneran landatzea.
Ez etsi baratzearekin. Lasai!
- Lurra ongarritzea da otsailean baratzean egin beharreko zeregin nagusietako bat.
- Horrela labore eta landare osasuntsuagoak eta gaixotasunekiko erresistenteagoak izango dituzu.
- Baratzeko lurra mugitu eta aireztatu. Zure baratzea txikia bada, lurrari buelta emateko laia erabili. Baratze handia baduzu, berriz, rotabatorea erabili. Lurra mugitzean oxigenoa gehitzen zaio.
- Gerora baratzean landatuko dituzun haziak prestatzen hasteko garai ona da. Hazitegien hezetasuna konstante mantentzea garrantzitsua da, behar bezala erne eta sustraitu daitezen. Hazitegiak plastikoekin edo estalkiekin hotzetik babestuta izatea komeni da. Egunez, eguraldi ona egiten badu, estalkia kendu eta gauean tenperaturak jaisten direnean berriro estali, izotza saihesteko.
- Zure barazkiak handi eta indartsu haziko direla ziurtatzeko, ongarri ekologikoa erabiltzera animatu nahi zaitugu. Baratzerako eta fruta-arbolentzako balio duen Compo etxearen ongarri berezia gomendatzen dizugu.
