Nandinen neguko xarma
Landare exotikoek txunditzen gaituzte! Eta nandina da horietako bat! Landare zoragarri honi txoko bat aurkitzeko unea da. Gabonak hurbil daudenean bere hosto gorrixka ikusgarriek momentu ederrenean egongo dira. Beraz, gabonetarako nahi badituzu, eskuratu itzazu orain!
Nandinen hostoak kolorez alda daiteke udazkenean eta neguan, kolore gorriak, laranjak eta purpurak izango dituzte, gabonetako dekorazioaren koloreekin bat etorriz.
Gainera, nandinek baia koloretsu deigarriak sortzen dituzte garai berean, gorri distiratsuak, gabonetarako ezinhobeak.
Nandinei buruz gehiago jakin nahi duzu? Banbu sakratua eta zeruko banbua ere deitzen zaio, Ekialde Urruneko baso menditsuetatik baitator (Himalaiatik Japoniara). Landare honek botere zerutiarrak dituela esaten da, eta amesgaiztoak desagerrarazten dituela. Hauek dira behar dituen zaintzak:
- Hazkundearen lehen urtean ureztatze erregularra gustatzen zaio. Lehorteetan sendoa da, eta denboraldi luzean egon daiteke urik gabe.
- Ongarri on batekin elikatu, eta, hazkunde begetatibo garaian, 15 egunean behin elikatu.
- Itxura polita mantentzeko, kimaketa gutxi beahr du, neurriz kanpo hazten diren adarrak moztuz bakarrik