Marrubia (Fragaria Vesca)

Familia : Rosaceae
Generoa: Fragaria

Gure basoetan badago basa-marrubi bat (fragaria vesca) baratze-marrubiarekin (fragaria x ananassa), gaur egun gehien kontsumitzen den barietatearekin, zerikusirik ez duena. Basa-marrubia antzinatik oso preziatua izan zen Europan eta bere landatze-antolatua egiten ere hasi ziren XIV. mendetik aurrera,  fruitu handiagodun amerikar barietateen hibridoak garatu ziren arte. Hala ere, zaporetsuagoa denez, hainbat sukaldari ospetsuk nahiago dute.

Landare iraunkorra, belarkara, errizomaduna eta adabetarte gehienetan braktea bat duten estoloiduna. Hauetatik gehienez 25 cmko zurtoin emankorrak sortzen dira, zutituak edo goranzkoak, ile sinpleekin.

Marrubi motak

Gaur egun, merkatuan, hiru marrubi talde bereiz daitezke:  urteko bi loraldi dituztenak (gaztelaniazko “remontante”),  urteko loraldi bakarra dutenak (gaztelaniazko “no remontante”) eta basa-marrubiak.

- Urteko loraldi bakarra duten marrubiak udan fruitua ematen dute eta gero “gelditu” egiten dira.
- Urteko bi loraldi duten marrubiak, bi urte-sasoi desberdinetan ematen dute fruitua,  udan eta udazkenean.
- Basa-marrubiak epealdi luzean ematen dute fruitua.

Ugalketa

Bere sekretu garrantzitsuenetariko bat bere ugalketa izaten da; landareak urte batzuetara zahartu egiten dira eta oso erraz ugal daitezke. Marrubien landareek aireko zurtoina izaten dute eta bertan, landareak zurtoin berria sortzen du. Hots, estoloi bidez ugaltzen dira. Landarearen zati hau lurrarekin kontaktuan jartzea lortzen badugu, loreontzi batean edo baratzeko lurrean sartuz, maiz ureztatuz, sustraitzea erraztuko dugu eta ondorioz, landare berriak lortuko ditugu. Prozesua bukatzerakoan, estoloi zaharra moztuko dugu.


Landatzea

Negu aldera sustrai hutseko landareak lor daitezke eta horretarako hil egokienak abendutik martxora artekoak dira. Bestalde, urtean zehar loreontzietan eskura daitezke eta urte osoan zehar landatu daitezke. Lur hareatsuak eta pixka bat azidoak gogoko dituzte, baina faktore hauek ez dute baldintzatzen. Normalean, landareen artean 45 cmko tartea utziko dugu eta ilara artean 70-90 cm.

Lortzeko errazenak diren barietateak honako hauek dira:
- Urteko loraldi bakarra (no remontante): "Gariguette"
- Urteko bi loraldi (remontante) : "Mara de bois", "Mariguette", "Portolans", "San Andres"...

Itzuli

Gure basoetan badago basa-marrubi bat (fragaria vesca) baratze-marrubiarekin (fragaria x ananassa), gaur egun gehien kontsumitzen den barietatearekin, zerikusirik ez duena. Basa-marrubia antzinatik oso preziatua izan zen Europan eta bere landatze-antolatua egiten ere hasi ziren XIV. mendetik aurrera,  fruitu handiagodun amerikar barietateen hibridoak garatu ziren arte.