Makrame teknikarekin apaingarriak egiteko ikastaro berria!
Pasa den urtean gauzatutako ikastaroaren arrakasta dela eta, etxea makramearekin dekoratzeko ikastaro berria antolatu dugu Kimubat Gardenen. Datorren martxoaren 23an izango da, 17:00etatik 20:00ra. Hastapen ikastaroan 10 lagun gehienez parte hartuko dute eta 24ean, beste 10 lagun apuntatuz gero, saioa errepikatuko dugu.
Arratsaldean, parte-hartzaileek ehungintza honen artea ezagutuko dute; etxeak dekoratzeko lorontziak sortuko dituzte. Ikastaroak 25€-ko prezioa izango du, materiala barne.
Izen-emate epea irekita dago jada. Parte hartu nahi dutenek garden@kimubat.eus helbidera idatzi edo 943 15 00 85 telefono zenbakira deitu dezakete.
Animatu eta parte hartu!