Maiatzeko zereginak. Zein dira hilabete honetako zereginak eta zer landatu dezakezu?
Loreen hilabetea da! Landare gehienak neguaren ondoren hasten dira loratzen eta hazten. Eskaintzen diguten kolore gama zabalek poztasunez inguratzen dituzte gure etxeak. Baina, kontuz, arreta jarri behar zaie eta hauek zaintzen jarraitu behar dugu. Maiatzeko landare ezagunenak aurkezten dizkizuegu!
Mimoa jarri zure lorategian
- Asko ureztatu! Landareek beroa nabaritzen dute eta ura behar dute. Hori bai, saiatu ura aurrezten duten programazio-sistemak erabili, auto-ureztaketarako loreontziak, adibidez.
- Ongarri solidoak dituen kutxa. Elikagaiak ematen ditu 15 egunean behin, gutxi gorabehera.
- Zuhaitzak kimatu.
- Ez ahaztu arrosondoak kimatzen.
- Garaiz zabiltza transplantatzeko edo loreontziak aldatzeko.
- Begoniak, Daliak, Impatiens, Petuniak, Sedum, Coleum, Hibiscus, Dipladeniak… landatzeko garaia. Udaberriko protagonistak dira.
Soropil berdea eta uniformea
- Belarra aldizka moztu, baina ez moztu gehiegi, luze utzi.
- Ureztaketari arreta jarri. Gomendagarriena ureztatze-sistema eraginkor bat izatea da.
- Belar txarrak hilabete honetan hazten dira. Eskuz ezabatu, eta herbizida selektiboa erabili, berriro ager ez daitezen.
Prestatu zure balkoia eta terraza
- Krisantemoak, kalendulak, petuniak edo loreontzietako tageteak ereiteko hilabete ona da.
- Bi astean behin ongarriztatu behar da. Ureztatzeko orduan urari gehitutako ongarri likido bat edo askapen geldoko solido bat erabil dezakezu, loreontzian zuzenean aplikatuz.
- Adi ibili izurriteekin, tenperatura igotzean garatzen baitira gaixotasunak landareetan. Gaixotu den landare bat antzematen baduzu, beste landareetatik urrundu eta tratamendu egokia eman.
Baratzea zaindu
- Udako barazkiak erein, landatu eta birlandatzeko denbora.
- Erein edo landatu ondoren ureztatzea oso garrantzitsua da.
- Intsektizida espezifikoekin izurriteak kontrolatzeko unean, fabrikatzailearen jarraibideei arreta berezia jarri.
- Babarrunak, azenarioak, zerbak, orburuak, apioa, kardua, tipulak, azalorea garaia da.
- Belar txarrak kendu. Herbizida naturalak eta ekologikoak erabili ahal den heinean.