Balkoian landatzeko lore ederrenak
Etxean egonda ere, naturaz inguratu gaitezen. Udaberriarekin bat, kolore ederrak dituzten bost landare aurkezten dizkizuegu. Zuen balkoi, terraza edo lorategiak koloreztatzeko garaia da!
Petuniak:
Eguzkia asko gustatzen zaio landare honi. Udaberrian eta udan loratzen da eta zaintzeko oso erraza da. Hala ere, kontuan eduki eguzki izpiak nahitaezkoak direla lore hauek osasuntsu mantentzeko. Loreontzi txikiak nahikoak dira hauek hazten ikusteko.
Klabelina:
Maiatzetik aurrera lorez betetzen den landareak dira, udazkenera arte irauten dutenak. Eguzkitan eduzkiz gero eder hazten dira baina semi-itzaletan ere ondo moldatzen dira. Barietate hau, petunia bezala, oso erraza da zaintzeko; hala ere, ureztatzeaz gain, loredun substratua erabiltzea gomendatzen dizuegu. 15 egunean behin, loratzeko ongarria botatzeak ere lagunduko dio eder-eder hazteko.
Geranioa:
Balkoi askotan protagonista den landarea da honakoa. Udaberrian eta udan landatzeko ideala. Hala ere, kontuan hartu, udako egun beroetan babestu egin beharko ditugula, batez ere bero gehien dagoen orduetan. Ureztatze erregularra eskatzen dute. Gomendio bat emango dizuegu: udaberrian loreentzako ongarria erabiliz gero, udan kolore distiratsuak izango dituzte geranioek!
Primula:
Hainbat kolore ezberdin dituzte landare hauek: urdinak, zuriak, horiak, moreak … Orain arte ikusi ditugun barietateak ez bezala, primulak nahiago du itzaletan egon, eguzki izpiek zuzenean ematen ez dion guneetan, hain zuzen.
Kala:
Dotorea, minimalista eta sinplea. Loreontzi ertainetan landatzea komeni da. Gainera, eskertu egingo du ureztaketa udaberri bukaeran eta uda bitartean; eguzki izpietatik urrun egotea ere komeni zaie.
Nahiz eta etxean gelditu, gozatu dezagun behar bezala udaberriaz!