Limoi-geranioa eta albaka, eltxoei aurre egiteko

Eltxoen garaian gaude!

Itzuli da egun osoan hazka egiteko garaia, eltxoek guri ez ezik, landarei ere kalte egiten diete. Uxatzeko, irtenbiderik onena landare zehatz batzuk izatea da, berezko uxatzaile gisa erabiltzen direnak duten usainari esker. Ahaztu gabe, noski, zitronela!

Limoi geranioa, berezko duen limoi usainarekin, erremediorik eraginkorrena da, zintronelarekin batera, euli eta eltxoak uxatzeko. Kontuan izan, eltxoen kontrako landare eraginkorra izateko, eguzkitan edo itzal gutxi duen leku batean kokatu behar dela. Gainera, oso landare apaingarria da honakoa bere lore (arrosak edo zuriak) eta hostoei esker. 

Albaka da zure lorategi, terraza edo baratzean lekua merezi duen beste landareetako bat. Aromatika hau zure errezeta, freskagarri eta koktelei zaporea emateaz gain, eltxoak urrun edukitzen lagunduko dizu. 

Beste landare eraginkor batzuk izpilikua, menda eta erromeroa dira. Gogoratu, halaber, eltxoen ziztaden biktima ez izateko beste neurri osagarri batzuk hartzea: 

  • Ukendu uxagarria azalean bota 
  • Manga luzeko arropa jantzi 
  • Jarri eltxo-sareak leiho eta ateetan 
  • Uxagarri elektrikoak edo ultrasoinudunak ere erabili ditzakezu 
  • Egunsentia eta ilunabarra dira eltxoen aktibitate handieneko orduak, kontuan izan! 

Kaixo, uda! Agur, eltxoak!
 

Itzuli