Landare usaintsuak, plazer bat zure zentzumenentzat

Bere propietate kontaezinengatik landare usaintsuen aplikazioak ia amaigabeak dira: infusioak eta botikak egiteko, espazioak usain-gozatzeko,  kosmetikoak egiteko... eta gainera, ikusmena alaitzen digute. Eta onena da hori guztia gure esku dagoela ahalegin handirik egin gabe.


Landare usaintsuak barnealdean ere landatu daitezke, baldin eta leiho argitsu bat gertu badute. Loreontzi txiki batzuk edo loreontzi bat nahikoa dira landare usaintsuak beti fresko eta eskura izateko: albaka, oreganoa, erromeroa, menda eta ezkaiak izango dira zure platerak zaporetsu egingo dituen landare taldea. Albaka da lantzeko errazena, eta ur gehien behar duenez, beste guztiak ureztatzea behar dutela gogorarazteko adierazlea izango da. Sukaldean dituzunez, aprobetxa ezazu noizean behin kafe-hondarrak botatzeko, primerako ongarria da!. Horietakoren baten beharra duzunean, goiko aldeko zatirik samurrena moztu beharko duzu; horrela, landarea behetik indartuko da.


Eta gogoratu: nahi duzuna landare usaintsuak dira, ez loreak. Beraz, loreak azaltzen direnean, maizago kontsumitu, loreek landareari indarra kentzen baitiote eta hostotza murrizten baitute.

Iturria:  2020 udaberriko Jardinarium aldizkaria

 

Itzuli

Landare usaintsuak barnealdean ere landatu daitezke, baldin eta leiho argitsu bat gertu badute