Landaola saria jaso du Azpeitiko Udalak Aratzerrekan jarritako ur arazketa sistema naturalagatik
Pasa den ostiralean, otsailak 7, banatu ziren Landaola Gipuzkoako landa garapen elkarteen federazioak ematen dituen Landaola sariak Aretxabaletako (Gipuzkoa) Otalora jauregian , eta erakunde publikoek sustatutako proiektuen saria jaso du Azpeitiko Udalak Aratzerrekan iaz jarri zuen ura garbitzeko fitoarazketa sistema naturalak. Araztegi faltari aterabidea emateko, hezegune artifizialetan oinarritutako ur arazketa sistema naturala da Aratzerrrekakoa.
Aratzerrekako proiektuarekin bi helburu nagusi izan zituela Udalak adierazi zuen Nagore Alkorta Alkateak, hitzartzean: "Alde batetik, landa eremuko Aratzerreka bezalako auzo txiki bateko ur zikinen arazoari irtenbide naturala ematea izan dugu helburu. Eta, bestetik, herriko enpresa batek, Kimu Batek kasu honetan, I+D-an eginiko apustu bati segida eman eta prototipoa probatu dugu, herriko enpresen idei berrien garapena ahalbideratuz, ekonomian eta lanpostuak sortzean ere eragin dezakegulako".