Labandak bizitza ekarriko dio zure lorategiari

Labandek tximeletak erakartzen dituzte, eta bizitza ematen diote zure lorategi, balkoi edo terrazari.

Labanda udan loratzen den landare usaintsua da. Ez da oso landare zaila. Oso ondo egokitzen da lur guztietara eta udako tenperatura lehorretara.

Labanda oso zuhaixka gogorra da eta ia 2 metroko altuera izan dezake. Oso erabilgarriak dira, eta lorategian edo loreontzian landatu dezakezu, baita terrazan edo balkoian ere.

Labandaren onurak

Labandak usain gozoa ekarriko digu uda osoan zehar, eta udazkenean ere aroma horrek lagunduko digu, loreak lehortu eta loresorta ederrak prestatu daitezkelako. Armairuan ere zakutxoak sartu daitezke eta usain bikaina emango diote zure arropari. Gainera, ukenduak egiteko ere erabili daiteke.

Gogorrak eta zaintzeko errazak 

Beroari ondo eusten dioten arren, gutxienez astean behin ureztatu behar dira landare hauek, eta saiatu behar gara loreak eta hostoak ez bustitzen onddorik ez ateratzeko. Gogoratu beti eguzki gutxien dagoen orduetan ureztatu behar dela.

Itzuli