Krisantemoak: udazkenean ezinbestekoak eta Santu Guztien Eguneko protagonistak
Krisantemoak udazkenean loratzen dira eta kolore sorta oso bizia dutenez, ikusgarriak dira. Oso lore estimatuak dira mundu osoan, eta, lorategiak zein etxeak apaintzeaz gain, kultura askotan esanahi berezia dute. Artikulu honetan, krisantemoen ezaugarriak, jatorria, bitxikeria interesgarri batzuk, nola landatu eta zaindu aztertuko dugu, baita Santu Guztien Egunean izan ohi duten protagonismoa ere.
Krisantemoaren ezaugarriak
Krisantemoa Asterazeoen familiakoa da eta izena grekotik datorkio: “chrysos”, urrea eta “anthe”, lorea. 200 krisantemo mota baino gehiago daude eta loreen formagatik bereizten dira: bakunak, bikoitzak, ponpoiak, anemona eta armiarma, besteak beste. Honakoak dira bere ezaugarri nabarmenenak:
- Askotariko koloreak: kolore-sorta zabaleko loreak dira, zuria, horia eta gorria, morea eta arrosa... Hori dela eta, edozein dekorazio edo giro apaintzeko baliagarriak dira.
- Loraldia udazkenean: beste landare asko ez bezala, udazkenean loratzen dira, eta horrek urtaro honen sinbolo bihurtzen ditu.
- Iraunkortasuna: Lore gogorrak eta iraunkorrak dira, bai lorategietan, bai lore sortetan ere. Behar bezala zainduz gero, egoera onean mantendu daitezke hainbat astez.
Krisantemoen jatorria
Krisantemoa jatorriz Asia ekialdekoa da, Txinakoa bereziki; 2.500 urtez baino gehiagoz landatu da bertan. Antzinako txinatarrek lore sakratutzat zeukaten, bizitza-luzerarekin eta jakinduriarekin lotzen zuten. Txinatik Japoniara sartu zen landarea, eta han familia inperialaren ikur bihurtu zen. Bertako enperadorearen tronuari “Krisantemoko Tronua” deitzen diote.
Europara XVII. mendean iritsi zen eta berehala egin zen ezagun lorategietan eta lore-apaingarri gisa. Gaur egun, munduan gehien lantzen den loreetako bat da.
Krisantemoei buruzko bitxikeriak
- Japoniako lore nazionala: Japonian oso lore garrantzitsua da, herrialdeko lore ofiziala baita. Gainera, enperadorearen ikurra 16 petaloko krisantemo baten irudikapen estilizatua da.
- Sinbolismo kulturala: Txinan eta Japonian, krisantemoa bitzia-luzearen, ohorearen eta alaitasunaren sinboloa dira. Hala ere, Europako herrialde askotan, doluarekin eta heriotzarekin lotuta dago eta horregatik erabiltzen da Santu Guztien Egunean.
- Sendabelarra: Txinako medikuntza tradizionalean, krisantemoarekin infusioak egiten dituzte buruko minak arintzeko, ikusmen arazoak arintzeko eta sukarrari aurre egiteko.
Krisantemoak lantzea
Krisantemoak erraz hazten direnez, egokiak dira lorezaintzan hasiberriak direnentzat zein adituentzat. Hona hemen kontuan izan beharreko hainbat kontu:
- Lurzorua eta kokapena: ondo drainatutako lurzorua atsegin dute, ongi ongarritua eta apur bat azidoa. Eguzkiak zuzenean jotzen duen tokian landatu behar dira, egunean gutxienez 6 eguzki-ordu behar baitituzte behar bezala loratzeko.
- Ureztatzea: neurrian ureztatu behar dira, ur gutxi baina sarri behar dute, putzurik ez dela sortzen ziurtatu behar da, horrek sustraiak usteldu baititzake. Goizean ureztatzea komeni da, gauean gehiegi ez izateko.
- Inausketak eta zainketak: indartsu hazi daitezen, beharrezkoa da udaberri hasieran inaustea, adar lehorrak kenduz. Udan, zurtoinen puntei atximur egitea gomendatzen da, loretza trinkoagoa lortzeko.
- Ongarritzea: hazkunde garaian (udaberrian eta udan) askatze moteleko ongarria botatzeak, krisantemoak osasuntsu eta lore ugarirekin hazten lagunduko dute.
- Neguan babestea: hotzari ondo aurre egiten dioten arren, negu oso gogorrak dituzten lekuetan, komenigarria da landarearen oinarria lastozko geruza batekin edo babestea, sustraiak ez izozteko.
Krisantemoak loreontzian mantentzeko oinarrizko zainketak
Krisantemoak loreontzietan landatu nahi badituzu, ziurtatu drainatze oneko ontziak erabiltzen dituzula. Jarri loreontzia leku eguzkitsu batean eta babestu haizetik. Loraldian, kendu lore zimelduak lore berriak agertzea sustatzeko eta landarearen bizitza luzatzeko.
Krisantemoak Santu Guztien Egunean
Santu Guztien Eguna, azaroaren 1a, data seinalatua izaten da herrialde askotan, bereziki Espainian, Frantzian eta Euroako beste herrialde batzuetan. Egun horretan, tradizioz, krisantemoak hilobiak eta hilerriak apaintzeko erabiltzen dira. Krisantemoak udazkenean loratzen dira, jaiegun horren egunarekin bat eginez, eta ondorioz, lore ezin hobeak dira jada gurekin ez dauden pertsona maiteak gurtzeko.
Gainera, krisantemoak betierekotasunaren sinbolo dira eta horregatik erabiltzen dira hainbeste hileta zein oroitzapen-zeremonietan. Europako hainbat herrialdetan, errespetuzko keinutzat jotzen da lore horiek hilerrietara eramatea, ez bakarrik edertasunagatik, baita hainbat egunez fresko irauten dutelako ere.