Krisantemoak udazkena argitzen dute

Udazkenean loreak izan nahi baditugu, krisantemoa oso aukera ona da, bere loreek astetan eder mantentzen dira uda bukaeratik azarora arte.

Krisantemo izenak ‘urrezko lorea’ esan nahi du. Beraz, barietate gehienak horiak dira, baina laranja, gorri, arrosa, lila, zuri eta bestelako kolorekoak ere aurki ditzakegu. Kolore-sorta horri esker, gure etxeko edozein giro apaindu dezakegu, eta kolore-konbinazioak estimulatu egingo ditu gure zentzumenak.

Hain loraldi ikusgarria duen landarea denez, oso maiz ureztatu behar izaten da, eta, loratze betean, 15 egunean behin, gutxi gorabehera, ongarritu egiten da. Lurrari arreta handia jartzea gomendatzen da, ura ondo xurgatzen dela baieztatzeko. Bestalde, argitasun handia behar duen landarea da, baina ez du zertan eguzkitan zuzenean egon behar.

Itzuli