Kameliak nola zaindu

Kameliak negua alaitzen diguten zuhaixkak dira, lore ederrak hazten zaizkie eta. Abendu bukaeran hazten dira loreak eta hurrengo hiru hilabetera arte primeran mantenduko dira. 
 
Bi kamelia mota ezberdintzen dira: lore sinpledunak (bira bikoitzekoak eta petaloen estamina bistara dutenak) eta konposatuak (estaminak ez dira ikusten, petaloak lore osoa betetzen dutelako).
 
Kontu handia eduki beharra dugu kameliak zaintzeko orduan, hostotza galdu ez dezaten eta horiak bihurtu ez daitezen. Berdeak eta hostotsuak mantentzeko, lur azidoa eta ongarri berezia behar dute. Bestalde, beharrezkoa da itzaletan eta zonalde heze batean kokatzea; horrela, primeran mantenduko dira. 
 
Kamelia baten birlandaketa egiteko, lur azidoko landareentzako substratu berezi bat erabiliko dugu, hortentsien edo azalearen kasuan bezala, ph oso baxua duten turba bereziak behar dutelarik. Honetaz gain, ureztatzeko orduan, kare gehiegi ez duen ura komeni da. Karedun ura erabiltzekotan, pare bat egunen bitartean utziko dugu kameliara bota aurretik. 
 
Beste edozein galdera izanez gero, badakizue pozik lagunduko zaituztegula gure gardenean. 

Itzuli