Jarri zure lorategi bertikala landare zintzilikariekin

Leku gutxi duzu etxean? Lorategi bertikala aukera bikaina da. Zein ederrak diren lorategi bertikalak! Guri asko gustatzen zaizkigu, espazio bertikalei berdetasuna eta edertasuna gehitzeko modu bikaina baitira. Oso aukera ona dira, bai barrurako zein kanporako ere. Gustatzen zaizkizu? Zurea sortzera animatzen zara?

Leihoen, hormen, balkoien edo barrualdeen itxura aldatu! Bihurtu zure sukaldea, egongela edo korridoreak oasi berde batean. Naturarekin bat egiteko eta zure dekorazioari ukitu moderno bat emateko aukera ezin hobea da lorategi bertikala. Horrelako espazioa sortzen lagunduko dizugu hurrengo lerroetan:

  1. Erabaki zure txoko bertikalaren kokapena. Kontuan izan leku horretako argiaren, hezetasunaren eta uretarako sarbidearen baldintzak. Espazio horren neurriak hartu behar dituzu, landareen tamaina eta kopurua erabaki ahal izateko.
  2. Landaredi mota. Aukeratu landare erresistenteak eta mantentze-lan txikikoak, bereziki hasiberria bazara. Hainbat landare mota nahas ditzakezu, itxura erakargarriagoa sortzeko. Gure gardenean gomendatuko dizugu zein diren zure espazio bertikalerako landare aproposenak.
  3. Egitura erosten duzunean bete fabrikatzailearen jarraibideak. Zure aukera horma bada, aurretik informatu zaitez nola kokatzen den jakiteko, horma ez kaltetzeko.

Zure lorategi bertikalak inoiz ez bezala iraun dezan, erabili Compo ongarria landare berdeetarako, landareentzako nutriente egokienak dituzte. Nitrogenoak landarea garatzen laguntzen du, fosforoak sustraiak indartzen ditu, eta potasioak ura aprobetxatzen laguntzen du. Humus likidoa duen produktua da, hostoen berdea sendotzen duena. Landare berdeen ikuskizuna zure lorategi bertikalean!

Zure lorategi bertikala muntatzera animatzen bazara, eskatu gardeneko profesionalei aholkua, konpromisorik gabe. Zatoz!
 

Itzuli