Jarri zure egongelan Kentia palmera
Kentia palmerarik ospetsuenetakoa da, bere elegantzia eta barruko baldintzetara egokitzeko duen ahalmenagatik. Erraz zaintzen den landarea da, altua eta etxeko edozein guneri freskotasuna ematen diona. Kentiak bizitza ematen du edozein lekutan.
Kentia landare oparoa da, zaintza gutxikoa. Hala ere, adi egon beharko dugu osasuntsu mantentzeko. Jarrai itzazu ondorengo aholkuak:
- Jatorri australiarra izanik, osasuntsu hazteko zeharkako argia eta etengabeko hezetasuna behar du. Garrantzitsua da argi disdiratsua izatea baina ez zuzena. Seguru aurkituko duzula leku hori.
- Lurra heze mantentzea garrantzitsua da, baina ez putzututa. Aldizka urezta ezazu eta gehiegizko ura ekidin. Adi, aldizka komenigarria da trapu heze batekin hostoetako hautsa kentzea, landarearen arnasketan laguntzeko.
- Neguan haize korronteetatik babestu eta berogailuetatik urrun mantendu. Hostoak sikatu baitaitezke!
- Landare berdeentzako ongarri bat erabiliz, hiru edo lau hilabetez behin ongarritzea komenigarria da
Ikusi duzun bezala, Kentiak oso oinarrizkoak diren zaintzak behar ditu, denbora gutxi beharko duzu, beraz, urban jungle estilora dekoratzeko landare perfektua izango duzu.
Zatoz bere bila gure gardenera!