Janarien etiketak identifikatzeko ikastaro praktikoa

Tailer praktiko honetan, erosketan  aukeraketa osasungarriagoak egiten ikasteko oinarriak ezagutuko dira, egunero erabiltzen ditugun produktuak ondo aztertu eta erosten dugunaz kontziente izateko. Ikastaroa ekainak 2an Kimubat Garden-en izango da, Azpeitian, 17:30tik 19:30ra.

Ikastaroan, Amaia Díaz de Monasterioguren eta Amaia Ayerbe nutrizionistekin lankidetzan, etiketan agertzen diren datu guztiak nola interpretatzen ikasiko dugu: osagai zerrenda, azukre, gantz eta gatz baloreei arreta jarriko diegu, besteak beste.

Tresna hauei esker, gure elikagaien erosketak kontziente eta osasungarriagoak izango dira!

Izena eman 943 15 00 85 telefonora deituz edo garden@kimubat.eus helbidera mezua bidaliz. Animatu eta parte hartu!

Itzuli

elikadura kimubat