Iraileko lanak
Zeintzuk dira hilabete honetako lanak eta zer landatu daiteke?
Iraila iritsi da, errutinak bueltatzen diren hilabetea, eta horrekin batera, lorategi, terraza eta baratzeko lan berriak ere. Azken hilabete hauetan, gure terraza eta lorategiek tenperatura altuak jasan dituzte eta datorren urtarorako prestatu behar dute.
Hemen dituzue hilabete honetako lanak:
Lorategia
- Belar txarrak kendu eta garbitu zure landareak, udazkenerako garrantzitsua da.
- Irailean lorategiko hazi eta erraboilak jaso, landareak modu deskontrolatuan ez daitezen hazi. Komeni da leku siku eta freskoan mantentzea.
- Kimatzea irailean lorategian egin behar dugun lanik garrantzitsuenetakoa izango da. Hau izango da mantenu kimaketak egin ahal ditugun azken hilabetea. Landare batzuen kasuan, adar sikuak eta lore zimelak kentzeko garaia izango da.
- Ongarriztaketa garrantzitsua da hotza iritsi baino lehen lorategia elikatzeko. Potasioan aberatsa den ongarri bat erabiliko dugu, negua jasateko beharrezko elikagai guztiak emango dizkiona.
Soropila
- Udan jasan duen erabilera handia eta tenperatura altuen ondoren, mimatu ezazu zure soropila.
- Euriak soropilaren zaintzan lagundu dezake, bere bizitasuna bueltatuz. Baina kontuz, ez daitezen putzuak sortu.
- Udaren ondoren soropila oso kaltetua geratu dela ikusi badugu, partzialki edo osorik berritu dezakegu.
Terraza
- Terraza berregokitu, beroa dela eta hil diren landareak kendu.
- Udazkeneko lehen landareak jarri.
- Datorren udaberri-udan loratuko diren erraboilak landatzeko lorontziak prestatu.
Baratza
- Kendu euren zikloa bukatu dituzten landareak eta lurra mugitu.
- Udazken aurreko egun hauetan eduki ohi dugun klima dela eta, onddoak ateratzeko aukera handiak ditugu. Hori dela eta, landareak gertutik zaintzea komeni zaigu.
- Massó-ren fungizida kupriko polibalentea erabili dezakezu, pipita eta hezurdun frutarbolak, landare apaingarriak, zitriko eta olibondoentzat.
- Hilabete hau, ereintza lan batzuk egiten hasteko egokia da. Letxuga, azenarioa, espinaka, edo porruaren moduko urteko landareak jartzeko eta neguko laborantzen ereintzak eta hazitegiak egiten hasteko garai ere bada.