Ikastaroak bueltan dira irailean: “Sendatzeko baratzearekin norbere botikina egin”

Etxean sendabelarren baratzea edukitzeko ikastaroa izango da Kimubat Gardenen, datorren irailaren 16an, 10:00etatik 13:00etara. Garbiñe Larrea naturopatak zuzenduko du eta zer landare landu, bakoitzak zer onura ekartzen dizkigun eta nola erabili erakutsiko die parte-hartzaileei.

Ikastaroan, sendabelarrak nola erabili eta formula ezberdinak nola lantzen diren erakutsiko da. Sendabelar bakoitzari ahalik eta onura handietan ateratzea da asmoa, horretarako erabilera terapeutikoak eta kosmetikoak egingo direlarik (ukendua, alkohol medizinala, infusio nahasketak etab). 

Era berean, ongi antolatu eta zainduta, sendabelar baratza bat edukitzeko lur eremu txiki batekin nahikoa dela ere ikusiko da. Lur eremurik ez duenarentzat hiruzpalau jardinera erabiliz sendabelar baratza nola egin ere ikusiko da. 

Ikastaroak 20€ balio du. Parte hartzeko interesa dutenek idatzi garden@kimubat.eus helbidera edo deitu 697 25 02 92 zenbakira.

Animatu eta oraingo honetan ez galdu aukera!

Itzuli