Ikastaro berria: String Art teknikaren bidez dekorazio piezak sortu
Kimubat Gardenetik dekorazio tailer berri bat antolatu dugu, maiatzaren 11n, string art edo hilorama teknikan oinarritua. Irudiak sortzeko modu honen ezaugarri nagusia koloretako hariak erabiltzea da, hau da, iltzeekin tenkatuta eta haien artean lotuta irudi geometrikoak eta abstraktuak sortzen dira. Figura abstraktu hauez gain, animaliak, landareak edo beste natura elementuak ere sortu daitezke. Irudi hauek ezin hobeak dira gure etxeko hormak apaintzeko.
Formakuntza gure gardenean gauzatuko da, Azpeitian, 10:00etatik 13:00etara eta 25 €-ko prezioa izango du. Prezioaren barne ikasleek beren piezak sortzeko beharko duten materiala sartzen da.
Saioa azalpen teoriko batekin hasiko dugu eta dekorazio teknika berezi honen bitxikeri guztiak ikasiko ditugu. Metodo honek guretzako duen onura lasaigarriak ere aztertuko ditugu. Bigarren zatian, materiala banatuko dugu (egurrezko bloke bat, iltzeak/orratzak eta koloretako hariak) eta piezak sortzen hasiko gara. Pazientzia eta mimo handiz, parte –hartzaileek teknika honen aukera eta onura mugagabeak ezagutuko dituzte!
Zuk ere teknika berezi hau ezagutu nahi baduzu, ikastaroan izena eman dezakezu 697 25 02 92 telefonora deituz edo garden@kimubat.eus helbidera email bat bidaliz. Animatu eta parte hartu!