Ikas ezazu loreontzi batean patatak ereiten
Patata otsailetik aurrera erein daiteke, eta loreontzi sakon batean (30 zentimetro) egin dezakezu, lur aberats eta bigunarekin eta drainatze on batekin. Hasiera batean, loreontziaren erdia bakarrik bete ezazu, eta lur horretan sartu patata, 5 zentimetro inguruko ernamuinekin, gainazaletik 8 zentimetro ingurura. Lehenengo hostoak ateratzen hasten direnean, kontu izan beharko duzu izotzaldiekin; kanpai garden batekin babes dezakezu, edo lastoarekin, edo babesean jarri loreontzia. Landarea hazten doan neurrian, loreontzia substratu gehiagorekin bete beharko duzu, argiak ez ditzan tuberkuluak jo. Ureztatzeari dagokionez, berriz, moderatua izan behar du. Garrantzitsua da substratua hezea egotea, baina inoiz ez urez gainezka, patata erraz usteldu ohi delako. Hilabete batzuetan loraldia etorriko da, eta landarea zimeltzen hasten denean, uzta jasotzeko garaia dugu.
Espazio gehiago duenetakoa baldin bazara eta patatak baratzean landatu nahi badituzu, lurra ondo bigundu behar duzu, drainaketa on bat izango duzula bermatzeko, eta tuberkuluak behar bezala osa daitezen. Patatak 30en bat zentimetro bereiz itzazu elkarrengandik, eta ez ahaztu izozteetatik babestea. Eta uneren batean zalantzak badituzu, edota gauzak ez bazaizkizu zuk nahiko zenukeen moduan ateratzen, zatoz Jardinarium zentro batera, eta gure adituek aholkuak emango dizkizute.
Iturria: Jardinarium
Patata otsailetik aurrera erein daiteke, eta loreontzi sakon batean (30 zentimetro) egin dezakezu, lur aberats eta bigunarekin eta drainatze on batekin.